Mikel Ibargurenen kultur gomendioak

Aktore zestoarrak ibilbide luzea du telebistan, plataforma digitaletan, antzerkian eta zineman

21.03.2022 | 18:16
Mikel Ibarguren aktorea.

Mikel Ibarguren (Zestoa, 1995) antzerki, zinema eta telebistako aktorea da. Ibilbidea luzea du zestoarrak, Telebistan, ETB1-ko "Beti Mugan" telesailean ibili da lanean. Maradona. Horrez gain, Amazon plataformak estreinaturiko Maradona futbolariari buruzko "Sueño Bendito" telesail internazionalean ere parte hartu du. Antzerkian Formol Laborategiaren "Album" antzezlanarekin dabil herriz herri Edurne Azkarate eta Intza Alkainekin batera. Azken proiektuei dagokienez, oraintsu bukatu berri du "Negu Hurbilak" pelikularen filmaketa eta hile honetan bertan hasiko da telesail berri bat grabatzen. Oraindik ezin digu zein den esan, beraz, hurbiletik jarraitu beharko dugu Ibargurenen ibilbidea!

Mikel Ibargurenen kultur gomendioak:

Abesti bat: Crystal Castles-en "Not in Love"

Musika talde bat: Berri Txarrak

Liburu bat: Itziar Ugarteren "Gu gabe ere"

Antzezlan bat: Metrokoadrokaren "Miss karaoke"

Film bat: Oliver Laxen "O que arde"

Telesail bat: Peaky Blinders

Kultur espazio bat: Azpeitiako Dinamoa

noticias de noticiasdenavarra