Garazi Belokiren kultur gomendioak

Aktore eta dantzari errenteriarraren lanen artean daude 'Te quiero imbécil' filma, 'El Caserío' antzezlana, 'Toda la Verdad' booktrailerrak edo 'Kiss me Malibu' bideoklipa

02.05.2022 | 18:01
Garazi Beloki, aktorea eta dantzaria.

Garazi Beloki (Errenteria, 1987) aktorea eta dantzaria da. Herrian hasi zituen dantza ikasketak eta 2010ean Bartzelonara joan zen bizitzera, Comedia Musikaleko ikasketak egitera. Coco Comin eskolan dantza, kantua eta antzerkia egin zituen, eta ondoren, Técnica Meisner antzerki metodoan graduatu zen. Bere lanen artean, 'Te quiero imbécil' filma; 'El Caserío' antzezlana; eta 'Toda la Verdad' booktrailerrak daude, besteak beste. Mikel Arraiz zuzendariaren 'Kiss me Malibu' bideoklipean ere aritu zen, hainbat sari irabazi dituen lana. Egun, Madrilen bizi da Beloki, baina ahal duen guztietan itzultzen da Euskal Herrira.

Garazi Belokiren kultur gomendioak:

Abesti bat: 'Ixilduak' (Julen)

Musika talde bat: Bomba Estéreo

Liburu bat: 'Dejar ir' (David R. Hawkins)

Antzezlan bat: 'Otro sueño de una noche de verano' (Madril)

Telesail bat: 'This is us'

Kultur espazio bat: Errenteriako Lekuona fabrika

noticias de noticiasdenavarra