Xisterako Nesken Topaketako lehen ekinaldia izan zen Markina-Xemeinen, eta giro ezin hobean abiatu zen. Kinielak, eta partidak izan ziren, eta mailak gorako bidean sekulako abiada hartu duela nabaritu zen.

Kinielekin hasi zen ekinaldia, bakarra jokatu zen, eta bera Lur Lejardik eta Mara Murugarrenek irabazi zuten. Hortik aurrerako guztiak partidak izan ziren, batzuk era tradizionalera, 20 tantora, eta besteak jokoetara.

Era tradizionaleko lehen partida, Aldalur-Elezgaraik 20-12 irabazi zieten Elezgarai-Otañori. Bigarren partida, berriz, Nikolas-Lakak eraman zuten, Idoeta-Etxaburu 20-8 menderatuta. Hortik aurrerako neurketetan, emozioa izan zen partida guztietan. Hirugarren partidan, emozioa gainezka izan zen eta amaieran Barrenetxeak eta Fuentesek 17-20 irabazi zien Lejardi-Roblesi.

Era tradizionaleko azkeneko neurketa ere emozioz beterikoa izan zen, eta hau Goenaga-Lakak 18-20 eraman zuten Mugartegi-Otañoren aurka. Ondoren, eta topaketetako lehen egunari amaiera emateko, jokoetako bi norgehiagoka jokatu ziren eta biak ere bikainak atera ziren. Aurrenekoa, Jauregi-Lizardik 0-2 irabazi zieten Arakistain-Bereziartuari (12-15 eta 14-15) eta azkenekoa, berriz, Aldazabal-Calvok 2-1-Merino-Arairi (13-15, 15-14 eta 5-4).