BILBO.Mikel Bildosolak igerilari euskaldunak hiru urre eta brontzezko bi domina lortuditu Gwangju-n, Hego Korean, gauzatutako Igeriketako Munduko TxapelketaMasterra.

Pasa den abuztuaren 13an hasi zuen Fina World MastersChampionships-ean bere parte hartzea, orain bi urte Budapest-en, DaríanTownsend Txapeldun Olinpikoaren aurrean lortutako garaipena berretsiz 100Libreetan. Oraingoan, Casey Flouch australiarra eta Andrei Kurnosoverrusiarrari gainditzeko Txapelketako Errekorra ezarri behar izan zuen.

Urrezko domina janztea gutxi ez balitz, egunak aurrera zihoazela,bere markagailu pertsonalean brontzezko bi domina gehiago bota zituen, betizailak izaten diren abiadura probetan: 50 Libre eta 50 Tximeletan. Azkenean,emaitza paregabeak lortu ditu txapelketan Getxoko igerilariak.

Bakarkako probak behin bukatuta, Mikel Bildosolak, bere ahaleginguztiak erreleboetako probetan jarri zituen eta David Juiz, Zigor Díaz etaGerman Zubiaur kide zituela 4x50 estilosetan, eta David Juiz, Mikel Deba eta GermanZubiaur 4x50 Libreetan urrezko bi domina gehiago lortu zituen, estilosekoproban, gainera, Europako Errekor Berria ezarri zutelarik.

Urrunean, datorren urtean, Budapesteko Europako TxapelketaMasterra ikusgai dauka Mikel Bildosolak, eta laster prestatzen hasiko dahorretarako. Bertan saiatuko da azken txapelketa honetan lortutako emaitzabikainak gainditzen.

Igerilaria izateaz gain, igeriketa-teknifikazio klaseak ematenditu Getxon eta bertako azken hauteskundeetan EH Bilduren zerrendetan joan da.