TORMENTAS
Yesa desembalsa 100 m³ de agua por segundo ante la alerta naranja por tormentas
Euskaraz Bai pilota txapelketako finalak jokatu ziren
doneztebe. Euskaraz Bai pilota txapelketaren finalak jokatu ziren igandean Donezteben. Benjamin mailan, Leitzako Hegoi Txoperena eta Koldo Hernandorenak 18 eta 8 irabazi zieten Baztango Unai Elizondo eta Kaiet Juanenari. Infantileta ere leitzarrak nagusitu ziren eta Mikel Sagastibeltza eta Ander Gartziarenak 18 eta 17 irabazi zieten Baztango David Albiasu eta Andoni Espelosineri. Kadete mailan, azkenik, Baztango Iban Inda eta Joseba Apeztegiak 18 eta 11 irabazi zieten Leitzako Mikel Hernandorena eta Anartz Olanori. argazkia: MEb