Leitza. Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz, makina bat hitzordu antolatu ditu eskualdean Leitzaldeko Bilgune Feministak inguruko hainbat talderekin elkarlanean. Programako hitzordurik garrantzitsuenetarikoa, hilaren 12an izanen da Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa eskualdera iritsiko baita.

Bilgune Feministatik jakinarazi dutenez, martxoaren 12ko ekitaldiak 18.30etan hasiko dira plazan eginen den txokolatadarekin eta bi ordu beranduago, Mundu Martxa ailegatuko da Leitzara. Harrera ekitaldia herriko plazan eginen Jeiki abesbatza eta bertsolarian eskutik eta jarraian, testigantza liburua osatuko dute parte hartzaileek herriko emakumeen aldarrikapenekin. Horrez gain, egun osoan zehar, aldarri horiek bilduko dituen murala osatuko dute plazan eta emakumeez gain, herriko umeek ere izanen dute murala margotzeko aukera. Ospakizuna Atekabeltzen eginen dute afariarekin amaituko da. Antola-tzaileek txartelak Torrea eta Gaztañaga tabernetan jarri dituzte salgai 10 euroren truke. Epea hilaren 10a izanen da. Afal ondoren, Komo tu taldeak kontzertua eskainiko du.

Hitzordu honez gain, beste hiru ekitaldi ere antolatu ditu Bilgune Feministak. Lehenbizikoa ostiralean izanen da Emakumeen Eskubideen Karta banatuko baita herriko azoka eta Amazabal institutoan. Larunbatean berriz, Gona goron-tzak bideoa proiektatuko dute tabernetan. Gero, kafe tertulia eginen dute Aurrera elkartean.

Azkenik, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, hilaren 8an, bideo beraren emanaldia antolatuko dute institutoan eta 20.00etan, amai-tzeko, kontzentrazioa izanen da Lopeneko biribilgunean.