Joan den urtean bezala, aurten ere San Juan bezperan ospakizun berezia antolatu du Lesakako Euskara Batzordeak. Honela, 19:00etan Plaza Berrian eta Antoiu karrikan etxeen izenak jarriko dira kalejiran eta 20:00etan komentuan antzerkia, abesbatzaren emanaldia, sua, berendua, Etnia musika taldea eta bertze hainbat ikusgarri izanen dira, Lehen hitza euskaraz izenburupean.