Klasikoak nagusitu dira taldekako bertso txapelketan
Baztan-Bidasoaldeko 36 bertsolari plazaratu dira hamabigarren edizioanManolo Arozenak, Juan Mari Lopezek eta Joxe Juan Zubieta "Etxabek" osatu dute hirukote txapelduna
lesaka. Asteburuan jokatu da Bortzirietako bertso eskolak hamabigarren aldiz antolatu duen taldekako bertso txapelketa. Linddurrenbordan, larunbateko afalondoan jokatu zen finalean Klasikoak taldeak (Manolo Arozena, Juan Mari Lopez eta Etxabe) bere esperientzia baliatu zuen eta Ortzilko Santuk taldeari (Aitor Arotzena, Iban Garro eta Josu Sanjurjo) nagusitu zitzaion. Azken honek, txapelketako bertso onenari Espidobaita elkarteak ematen dion Kotto Saria jaso zuen. Baina konpetizioa eta lehia baino gehiago, bertso besta handia izan da aurten ere taldekako txapelketa. Izan ere, Malerrekan eta Baztanen egin ziren kanporaketak kontuan hartuta, Baztan-Bidasoaldeko 36 bertsolari plazaratu da eta bertsolariekin batera, bertso-eskolatik ateratako gai-egile, gai-jartzaile, epaile, musikari eta bertsozaleak ere.
Ortziral arratsean, Berako Espidobaitan jokatu ziren lehen bi saioak. Lehenbizikoan Malerrekako txapeldunek (Iker Gorosterrazu, Alazne Untxalo eta Egoitz Gorosterrazuren ordez joan zen Ander Fuentes "Itturri"k) irabazi zieten Beratarrak taldeari (Julen Zelaieta, Patxi Castillo eta Aitor Elexpuru) eta bigarrenean, Ortzilko Santuk taldeak Estrata Estrit taldeari (Egoitz Telletxea, Xabier Terreros eta Iñigo Olaetxea). Larunbatean, Arranoko bazkalondoan, Klasikoak taldea gailendu zitzaion Zapelpunk taldeari (Xabier eta Jon Silveira anaiak eta Ioar Tainta) eta Zialdon, Txope Taberna taldeak (Kristiñe eta Maddi Ane Txoperena eta Garaxi Taberna) irabazi egin zien Baztango txapeldunei (Bittor eta Amaia Elizagoien eta Maialen Camino). Finalerdietan, Klasikoak taldeak irabazi zien Malerrekako txapeldunei eta Ortzilko Santuk taldeak Txope Tabernari.
Finalean, aipatu bezala, Klasikoak maisutasunez agusitu ziren.
Más en Navarra
-
La oposición de Estella-Lizarra logra que UPN cree, por fin, las comisiones a las que se negaba
-
La voz de un conflicto que parece no tener punto final
-
UPN de Castejón acusa a IU de "dejadez" en su mandato y al ISP de no dar información clara
-
Malestar vecinal con la reorganización del tráfico en una calle de Cizur Menor