Eguberrietako kontzertua gaur gauean Donezteben
Mendi Abesbatza Donostiako Txistulari taldearekin ariko da elizan
dONEZTEBE. Herriko Mendi Abesbatzak antolatuta, Eguberrietako kontzertu berezia eskainiko da gaur arratseko 20.30etik aitzinera elizan.
Mendi Abesbatzak, Agorretako Musika Eskolako ikasleek, herriko Dantza Taldeak eta Amaia Iraola eskusoinujole trebeak parte hartuko dute emanaldian, baina horretaz gain, azken urteetan bidelagun izan duten luxuzko partaidea ere bertan izanen da: Donostiako Udaleko Txistulari Taldea.
Aurtengo berrikuntza nagusia errepertorioa izanen da, izan ere Gabon Abestiren bat tartean izanen bada ere, ez dute hauek osatuko kontzertuaren muina. Tankera desberdineko hainbat doinu joko dituzte aipatu taldeek batez ere Euskal Foklore nahiz sorkuntza berrikoak, horietako mordoa dantzarako aproposak izanen direlarik.
Guziarekin, emanaldi goxo eta alaia eskaintzea da Mendi Abesbatzaren helburua eta gogoz saiatuko dira partaide guziak hori lor-tzen, musika eta dantza armonia onean uztartuta.
Más en Navarra
-
La oposición de Estella-Lizarra logra que UPN cree, por fin, las comisiones a las que se negaba
-
La voz de un conflicto que parece no tener punto final
-
UPN de Castejón acusa a IU de "dejadez" en su mandato y al ISP de no dar información clara
-
Malestar vecinal con la reorganización del tráfico en una calle de Cizur Menor