Síguenos en redes sociales:

Gazteguneaz arduratuko diren gurasoen karguak banatu dituzte

Ludotekak edo gazteguneak ateak zabalik ditu dagoeneko. Orain arte gurasoen ardurapean egon dira neska-mutikoak ludotekan, baina asteartetik aurrera Txas Esparza eta Ainhoa Larrea dira arduradun. Guraso arduradunen karguak ere banatu dituzte: Ines Gereka izanen da lehendakaria; Maria Salanueva lehendakariordea, Arantxa Diez diruzaina eta Txas Esparza idazkari lanetan ariko da.