bera. Antzerki eta Eskola Elkarteak antolatu eta Berako Udalak eta Kultur Batzordeak lagundutako Mugaz Gain antzerki jaialdia arrakastatsua suertatu da aurten ere. Joan den astean, Pasaia-Lezo Lizeoko DBHko ikasleek eskaini zuten emanaldia eta aste honetan herriko Lehen Hezkuntzako ikasleen txanda izan da. Ortzegunean Labiaga ikastola eta Ricardo Baroja eskolakoak aritu ziren eta ortziralean Jesusen Bihotzakoak. Argazkia: Utzia
- Multimedia
- Servicios
- Participación