Lasarte-Oria - Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, eta Kulturako zinegotzi Maite Iglesiasek larunbatean banatu zituzten Lasarte-Oriako literatur sariak, bere bi ediziotan: haurrena eta helduena. 343 lan aurkeztu dira aurten haurren hiru kategoriatan, 27 helduenean eta 49 mikrokontakizun.
Guztira 29 sari banatu ziren, baina sari batzuk irabazlerik gabe gelditu ziren, batez ere helduen kategorietan, mikrokontakizun eta poesia ataletan.
Alkateak sarien banaketan adierazi zuenez, horrelako ekimenak oso garrantzitsuak dira irakurzaletasuna suspertzeko haur, gazte eta helduen artean. Aitor Tejedor, Ivan Moreno eta Roberto Yaben musikariek irabazle izan ziren bi testuren irakurketa musikatua egin zuten. - A.M.