Ikastetxe guztiak bat. Azpeitiko ikastetxe guztiek (Ikasberri Ikastola, Iraurgi Ikastetxea, Karmelo Etxegarai Ikastola eta Urola Ikastola) babesa adierazi zioten atzo azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean euskararen erabilera areagotzeko Euskal Herri osoan egingo den Euskaraldia ariketa sozialari. Plaza Nagusian egindako agerraldi baten bitartez, Azpeitiko eskoletako ordezkariek 16 urtetik gorako herritarrak animatu zituzten Euskaraldian Ahobizi edo Belarriprest gisa aritzeko. Izena izenematea.euskaraldia.eus web gunean eman daiteke. Argazkia: N.G.