Beasaingo Udal Euskaltegiak 31 urte baino gehiago daramatza euskara eta euskal kulturari ekarpen nabarmena egiten. Harrezkero, bere gelatatik 5.000 ikasle inguru pasa dira, maila desberdinetakoak, eta profil askotarikoak. Mari Paz Martin Beasaingo Udal Euskaltegiko zuzendariak dioen bezala, “Beasaingo Udal Euskaltegian profil desberdineko ikasleak daude, alde batetik, atzerritarrak, gure hizkuntzarekin lehenengo harremana gurekin dutenak. Eta bestetik, bertako herritarrak eta horien artean badira euskaraz ikasi eta titulu bila datozenak, euskaraz ikasi eta beren ezaguera hobetu nahi dutenak edo erabileran sakondu nahi dutenak”.

Zerbitzuak

Euskaltegiak zerbitzu ugari eskain-tzen ditu, nagusiak: euskara irakastea, aurrez aurreko ikastaroen zein auto-ikaskuntzakoen bitartez. Honela, hizkuntza ikasi, landu eta erabiltzeaz gain, euskal kultura bereganatu eta euskal gizartean errazago integratuko dira. Bestalde, azterketa desberdinetarako prestakuntzak jorratzen dituzte. “Aurten, C2 maila aurrez aurreko eskaintza egin dugu, astean bi egunetan 2,5 ordu egun bakoitzean. Guztira 170 ordu”, aipatu du Martinek. Horretaz gain, hizkuntza errefortzuko zerbitzua ikastetxeetan ere ematen dute, oinarrizko maila eskuratu edota eskoletako jarduera jarraitzeko hizkuntza maila hobetzeko. Martinek dioen bezala, “betidanik, gure zerbitzuen artean ikasleei eta, oro har, herritarrei, aholkularitza zerbitzua eskain-tzen diegu beren kezka eta eskaerei erantzunez. Ez gara bakarrak izango, seguru asko, baina edozein herritarrek bere euskara maila ezagutzeko mailaketa probak dauzkagu udal euskaltegiaren web orrian. Ikasleek ere bertan egin ditzakete eta horien berri guri eman”.

Zailtasunak eta erraztasunak

Inguruko hizkuntzekin antzekotasunik ez izan arren, euskara ez da beste hizkuntzak baino zailagoa. Gainera, azken urteetan didaktika sistemen hobekuntzak nabarmenak izan dira eta materialgintzan ere ahalegin handia egin da, eta horrek asko lagun-tzen du ikas-prozesuan. Datuak datu, eta jakinda ikasle bakoitzak behar desberdinak dituela, bataz beste 200 orduko prestakuntzaren ostean (irakastorduak eta bakarlana medio), ikasleak A1 maila lortuko du. Zer esan nahi du horrek? Ikaslea gai izango dela eguneroko harremanetan eta aurrez aurreko testuinguru ezagunetan beharrezkoak diren hitzak eta esapide sinpleak uler-tzeko eta erabiltzeko, eta baita berehalako premiei lotutako galderei erantzuteko.

Lehenengo pertsonak

Euskara erakusterakoan, garrantzi-tsua izaten da ikasle bakoitzarekin konektatzea, alegia, ikaslea ezagututa, zerk motiba dezakeen, zeintzuk diren bere interesak, ze gai dituen gogoko, etab. “Gazte izan zein heldu izan, pertsonak ditugu gurekin eta horiei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzea da gure helburua eta nahia. Horregatik, ikasleekiko dugun harremana ahalik eta hurbilen izaten saiatzen gara”, dio Martinek.

Gaur egun geroz eta pertsona gehiagok dakite euskara, baina badirudi ez dutela praktikan jartzen. Honen zergatia ez dago garbi eta Martineren-tzat arrazoi ugari daude egoera azaltzerakoan: “Alde batetik, zaila da hizkuntza berri batean bizitzen ikastea, azken finean, horixe baita hainbestetan aipatzen dugun erabilera. Norberak egin beharreko ahaleginaren baitan dago hori maila handi batean, baina ahalegin horri lagundu behar zaio eta hor euskarazko giroa eta ingurunea sortu behar da, eta zeinen esku dago hori? Eragile eta faktore ugarik dute zeregina eta zeresana giro eta ingurunea sortze horretan, eta denak behar-beharrezkoak direla iruditzen zait”.

Bestalde, Beasaingo Udal Euskaltegiak Euskaraldian parte hartuko du. Urtean zehar egin diren batzordeko bileretan egon dira eta ikasleei ekintzan parte hartzeko bultzada eman diete, ahobizi edo belarriprest gisa.n