irurita - Axut!, ArteDrama eta Le Petit Théâtre de Painen eskutik, Zazpi senideko antzezlana ikusgai izanen da gaur, 19.00etan, Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean, sarrera doan dela. Ander Lipusen zuzendaritzapean, Ximun eta Manex Fuchs aktoreek, bi anaien papera betetzen dute (errealitatean ere hala da). Antzezlanak, anaitasuna du gaitzat. Anaitasunarena, txikitatik eraikitako labirintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga eta Eñaut Castagneten testigantzetan oinarrituriko zazpi istorio biltzen ditu obrak eta ordu bete eta hamar minutuko iraupena du. Azken urteetan, Baztango Udalaren ekimenez, Nafarroako Gobernuko 2018ko Arte eta Kultura sailaren laguntzaz, hilabetean behin antzerki emanaldiak izaten dira Iruritan, eta aurten ere, hala izanen da. Gaurkoa izanen da aurtengo lehenbizikoa. - F.A.G.