Errenteria - Urtarriletik martxora arteko arte eszenikoen programazioa aurkeztu zuten ostiralean Ion Collarrek, Kultura zinegotziak, eta Iker Tolosak, Kultura teknikariak. Antzerkia “indartsu” datorrela esan zuten eta Niessen kulturguneak publiko guztientzako aukera zabala eskainiko duela.

Familiarteko publikoari zuzendutako ikuskizun batekin estreinatuko dute 2019ko denboraldia: urtarrilaren 25ean Teatro Gorakadak konpainiak Ulisesen bidaia antzezlana oholtzaratuko du. Otsailean, 22an, Xake produkzioak taldea Lur obrarekin etorriko da, eta Pausokak Go!azen telesail ezaguneko istorioak jarriko ditu eszenan martxoaren 29an: bi saio emango dituzte, 17.00etan lehena eta 19.00etan bigarrena.

Ikuskizun honek sarrera salmeta berezia izango du: ostiralean jarriko dira salgai, 10.00etatik Niessen kulturguneko leihatilan (sarreren ?) eta 17.00etatik aurrera, bibe.me webgunean (sarreren ?). Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahalko ditu gehienez ere.

Azkenik, publiko helduarentzat Euskal Herriko hiru konpainia izango dira euren lanak aurkezten. Compañía la que tú me haces taldeak Exit. La de emergencia an-tzezlana taularatuko du, urtarrilaren 27an. Ondoren etorriko dira, Parasite kolektiboaren Hot water (otsailak 17) eta Vaivén Producciones konpainiaren Erlauntza (otsailak 23). Peripécia konpainia portugaldarrak eskainiko du martxoaren 10ean helduentzako azken ikuskizuna, 13 izenburupean. - A.M.