Azkoitia- Azkoitiko Gure Esku Dago taldeak jakinarazten du hilaren 26an egingo duela 2019ko Batzar Orokorra Elkargunean (11.00etan). Herritar guztien partaidetzari irekita egongo den bilera horretan hainbat gai jorratuko dituzte. Horien artean, "orain arte egindakoa, taldeko zuzendaritza berriaren aurkezpena eta 2019rako asmoak" nabarmendu daitezke. Amaieran galdera eta eskaeretarako tartea egongo da. J.L.