elizondo - Castillo Suarez, Asier Serrano eta Antxon Sarasuak Zerua berun izeneko errezitaldi musikatua eskainiko dute, bihar, igandea, 19.00etan Elizondon, Arizkunenea kultur etxeko sabaian. Emanaldi hau, Zerua berun izeneko helduendako album ilustratuan oinarrituta dago, Castillo Suarezek idatzi eta Maite Mutuberriaren iustrazioek lagunduta osaturikoa. Suarezek egindako lehenbiziko album honek 2014an Peru Abarka album lehiaketa ezaguna irabazi zuen. Bihar, Suarezek poemak errezitatuko ditu, Serrano eta Sarasuak musikarekin lagunduko dute, eta irudiek ere hornituko dute emanaldia. Berezia izanen omen da biharkoa, bukaerako sorpresa eta guzti. Castillo Suarezek aipatu duenez, Baztanen bakarrik eginen dute bukaerako sorpresa hori, berak eta Serranok. Bukaerak, emanaldiaren goxotaunari ukitu “ganberroa” emanen omen dio. - F.A.G.