ZARAUTZ ? Joxe Garatek 40 urteeman ditu Zarauzko ostalaritzan.Urte horietan zehar, Zubi-ondojatetxea, Bea-zay, Arrano eta Surtidor tabernez arduratu da, bereemazte Marian Zumetarekin batera. 2018ko abuztuaren 31an erretiroa hartu zuten biek. ZarauzkoZurekin ostalarien elkarteak mundu horrekin lotutako norbait omentzen du urtero Sagardo Egunean etaaurten Joxe Garate eta Marian Zumeta senar-emazteak izan diraomenduak.

Nola hartu zenuten Zarauzkosagardo egunean omenduak izango zinetelaren albistea?

?Gustura, egia esan. Martin Arguiñano Zurekin ostalari elkartekozuzendariak deitu egin zidan esanez aurtengo sagardo egunean guomendu nahi gintuztela erretiroahartu genuelako eta Zarauzko ostalaritzan egindako lanagatik.

Eta nola gogoratzen duzu omenaldiaren eguna?

?Eguraldiak ez zuen asko lagundu,egia esan, baina oso egun politaizan zen. Giro herrikoia izan zeneta oso gustura geratu ginen biok.

40 urte ostalaritzan arituta izango duzu kontakizunen bat?

?Bitxikeria asko daude tarteko, baina gertatu zaidan gauzarik onenaezagutu dudan jende mordoa da.Jende askorekin izan dut hartu-emana urte hauetan eta seguru nagonegozio hauek izan ez banitu, eznukeela aukera hori izango. Adibidez, Jorge Oteiza eskultorearekinharreman handia egin nuen, asko markatu zidan. Berarekin pasatakodenbora hori ez dit inork kenduko.

Ostalaritzak ere baditu, ordea, aldetxarrak, ezta?

?Ni nahiko ondo konpondu naiz.Egia da ostalaritzari ordu asko eskaini behar zaizkiola. Horregatik, gauza asko utzi ditut egin gabe urteetanzehar: ez neukan denborarik. Orain, ordea, lehen egin ezin nituen etailusioa egiten zidaten gauzak ari naizegiten.

Orduan erretiroa gustura hartual zenuen?

?Alde batetik poza eta bestetikpena eman zidan. Azkenean, urteasko izan dira eta jendearekinharreman handia egin dut. Bainaesan beharra dago oso erraz ohitunaizela bizimodu honetara, laneanbaino errazago eta azkarrago.

Aldaketak ikusi al dituzu urtehauetan guztietan ostalaritzan?

?Bai. Duela 50 urte maila altuko jendea etortzen zen Zarautzera, batezere, udan. Orain, berriz, mota guztietako jendea etortzen da, eta kantitate aldetik ere, lehen baino gehiago dira gainera. Adibidez, jende gazte asko hasi da etortzen surfagatik.Surfak asko eragin du Zarautzen.Ikusi besterik ez dago zenbat establezimendu ireki diren horren inguruan.

Nola ikusten duzu Zarauzko ostalaritzaren etorkizuna?

?Ostalaritza orokorrean ondo ikusten dut. Ziur beste krisi batzuk igaro beharko ditugula, baina Zarautz,eta Euskal Herria orokorrean, goraka doaz ekonomikoki eta etorkizunean ere joera horrek jarraitukodu, ez dut zalantzarik egiten. Lekupribilegiatu batean bizi gara eta ezdakit ohartzen garen horretaz. Gaibaldin bagara dauzkagun baliabide aberatsei eusteko, zalantzarikez daukat guztiak hobera egingoduela. Gainera, urteetan ETA zelaeta, ez zen hainbeste jende bertaratzen beldurragatik edo, bainaorain ez daukagu horrelako arazorik.