elizondo - Arras Baztan fundazioak Frantziako Val de Drôme eskualdeko Biovallée lurralde marka ezagutzeko ibilaldia eginen du asteburuan. Fundazioa osatzen duten elkarteetako hemere-tzi kide abiatuko dira igandean goizean goiz garapen iraunkorrean aitzindaria izan nahi duen eskualdea ezagu-tzeko. Hamarkada osoa da ibilbide horretan inguruko eragileak elkarlanean hasi zirela eta horretarako Biovallée lurralde marka sortu zuten, egitasmo kolektiboa bideratu ahal izateko tresna. Val de Drómen proiektu desberdinak ezagutzeko egitaraua osatu dute astelehenerako, horrela, bertzeren artean elikadura eta nekazaritzaz ariko dira, turismo iraunkorraz, etxebizitza eta ingurumen egitasmoetaz, Biovallée Le Campus ekogunea ere ezagutuko dute eta Les Amanis etxalde ekologikoaren proiektu pedagogikoa ere bai.

Biovallée lurralde proiektuaren bidez bertako baliabide naturalak zaintzeko lurraldea antolatu nahi dute, baliabide horiek herritarren beharretarako egoki erabili eta garapen iraunkorrerako berrikuntzak bultzatzeko eta horien hedapenean laguntzeko eskola-lurraldea izan. Biovallaéen, adibidez, nekazarien %40e ekologikoan ari dira eta produkzioaren %50 kalitatezko zigiluekin merkaturatzen dute, bai babestutako indikatzaile geografikoen bidez, bai jatorri deituren bidez. Bertzalde, energia berriztagarrietan ere egitasmo desberdinen bidez ari dira.

FUNDAZIOA Arras Baztan marka eta fundazioa irailean aurkeztu zuten bertako nortasunean eta lurraldean oinarritzen den tokiko garapen sozioekonomikoa bultzatzeko ekimen gisa. Fundazioan Baztango hainbat elkartek (Baztango Zaporeak, Apopilo, Prest!, Bertan, Baztango Artesauak) , Lanbide eskolak, Garalurrek eta Baztango Udalak parte har-tzen dute. - F.A.G.