elizondo - Baztango eskoletan ehunka otordu zerbitzatzen dira egunero eta Baztango Udalak tokiko ekonomian, herritarren osasunean eta ingurumenean eragina duen errealitate horri buruz gogoeta bulkatu nahi du. Horretarako Nolako jangelak nahi ditugu eskoletan? izenburuarekin mintzaldia antolatu du. Solasaldia Garbiñe Elizaintzinek eta Nani Morék emanen dute. Garbiñe Elizaintzin INTIAko tenikaria da eta zirkuitu mo-tzeko eta zuzeneko salmentako dinamizatzailea. Nani Moré, berriz, sukaldaria izateaz gain, Kataluniako jangela ekologikoen elkarteko sortzailea da eta El plat o la vida dokumentalaren zuzendaria ere bai. Elizaintzin euskaraz arituko da, Moré gaztelaniaz. Mintzaldia gaian interesa duten guztiei zuzendua dago, baina batez ere, guraso elkarteetako kideei, eta gurasoei. Hi-tzaldia martxoaren 7an, 17.00etan izanen da, Elizondon, Arizkunenea kultur etxean. - F.A.G.