zarautz - Zarauzko Udalak beste herrialdeetatik datozenei etorrera “xamurtzeko”, ongi etorri gida aurkeztu du. Bertan, bizilagun berrientzat martxan jarritako programak eta egitasmoak bildu dituzte. Horrez gain, baliagarriak diren hainbat informazio jaso dituzte (osasun laguntza, errolda, enplegua, gizarte baliabideak, irakaskuntza...), eta eskura edukitzea komenigarri diren hainbat telefono zenbaki ere bai, gaztelaniaz eta euskaraz.

2015. urtean ere plazaratu zuten gida, baina oraingo hau, “laburragoa eta zehatzagoa” egin nahi izan dutela adierazi zuen Julen Aranguren Gizarte Zerbitzuetako udal teknikariak, astelehenean egindako aurkezpenean.

Atzerritarrek Zarautzen erroldatzen direnean eskuratuko dute harrera gida. Caritasen eta Udal Gizarte Zerbitzuetan ere eskuratu daiteke, eta dagoeneko Zarau-tzen erroldatuta dagoen norbaitek gida eskuratu nahi izanez gero, Herritarren Arreta Zerbi-tzuan eta Gizarte Zerbitzuan eska dezake.

Bizilagun berrien beharra Arangurenek adierazi zuen bizilagun berriak beharrezkoak direla: “Etortzen jarraitzen dute eta jarraituko dute, gizarte zaharra daukagulako eta beharra izango dugulako gure gizartea gazte-tzeko”.

Zarautzera bizitzera datozen atzerritarren gehiengoa latinoamerikarrak dira, Nikaragua, Kolombia eta Brasiletik datoz, batik bat.

Inguruko herriekin alderatuta, Zarautzek inmigrazio-tasa baxua daukala azaldu zuten, biztanleriaren %7a baita atzerritarra. Donostian eta Hernanin, esaterako, biztanleriaren %10a da immigrantea eta, Ordiziak du inguruko herrien artean atzerritar zifrarik altuena (%17,5). - A.Z.