Zientzia astean murgilduta dabiltza Idiazabalen
Herriko gaztetxoek robotika eta bideojokoen tailerra egin zuten astelehenean eta gaur hitzaldi bat egongo da
idiazabal - Zientzia gaztetxoei gerturatzeko asmoarekin antolatu dute lehen aldiz Idiazabalen Zientzia astea. Aste honetan zehar Aita Iparragirren eskolan esperimentuak egiten dabiltza bi eta 11 eta 12 urteko gaztetxoak, eta oraindik ere ekitaldi ugari dituzte astean zehar garatzeko.
Astelehenan, esaterako, Doplay enpresak eta Programazio Taldearen gurasoek antolatuta, Robotika eta bideojokoen tailerra egin zuten. Bi taldetan banatuta, 14 gaztetxo aritu ziren robotekin jolasean eta era berean, ikasten. “Guztia beraiek sor-tzen dute eta hori da garrantzitsu-ena. Esaterako, erabiltzen ditugun autoak beraiek montatzen dituzte eta programazioaren zenbait jarraibide ere ikasten dituzte”, nabarmendu zuen Doplay enpresako Borja Huertok.
Ez da lehen aldia idiazabaldarrak halakoetan aritzen direna, izan ere, iazko kurtsoan hasi ziren alor hauek lantzen. Aurten, ordea, gehitu egin dira partaideak, iaz baino lau gehiago dira. Hala, herenegun arratsalde ederra pasa zuten roboten munduan murgilduta, taldean disfrutatzen.
Ekintzekin segituz, gaur, 18.00etan, Maia Garcia-Vergniory, material topologikoen fisikaria egongo da, Goierri Eskolak antolatuta. Ostiralean, berriz, 3D inpresora bat montatuko dute herriko gazteek, kit batetik abiatuta. 11 urtetik gorakoak parte hartu ahal izango dute. Goierri Eskolako irakasle de Aitor Zuriarrainen hitzetan, “ikasleei asko gustatzen zaien” jarduera da 3D teknologia lantzea; berak eskolan ikusi duenari erreferentzia eginez. Larunbatean ere egongo da zer egina, izan ere, 9, 11 eta 12 urtekoei zuzenduta, First Lego League tailerra egingo dute Guraso Elkartean, lego piezak erabiliz eta teknologia uztartuz. - M.A.
Más en Navarra
-
Los dos ascensores de Descalzos, cerrados entre el 15 y el 28 de julio
-
Educación ambiental y diversión se dan la mano en San Fermín con el espacio Birjolastu Juego Rejuego
-
Los servicios de atención al público del Gobierno de Navarra en Pamplona abrirán en San Fermín los días 11 y 14
-
Paro masivo de conductores de villavesas en el segundo día de huelga: servicios mínimos con retrasos