Bidania-goiatz. Iazko irailaz geroztik itxita zegoen Goiazko ostatuak berriz ere ateak zabaldu ditu. Larunbatean egin zuten inaugurazio ekitaldia eta auzotar asko gerturatu ziren. Joxerra Alkain donostiarrak hartu du negozioa eta honako ordutegia izango du aurrerantzean: asteartetik ostiralera 11.00etatik aurrera, asteburuan 9.00etatik aurrera, eta astelehenean, itxita. Gogoratu behar da Goiatz Bizirik elkartea sortu zutela auzotarrek kudeatzeaile berri baten beharra azaleratzeko eta, beraz, “oso pozik” dira goiaztarrak. Argazkia: Agerremedia