arizkun - Azken urteetan bezala, aurten ere, Arizkungo San Juan bestetako egitarauaren baitan, aski arrakastatsua suertatzen den eta erreferente bilakatua den Arizkun Rock jaialdia burutuko da. Data eta kartela jakinarazi berri dituzte; ekainaren 21ean, 23.00etan hasita, izanen da. Aurten Nafarroa 1512, En Tol Sarmiento eta Tirri&Tery izanen dira musikaz giro aparta jartzeko ardura izanen dutenak. Beti bezala, doan eskainiko da kontzertua eta kanpin-dendendako tokia eta afaltzeko bokatak eskainiko dira. - F.A.G.