elizondo - Ikasturte akabaila hurbiltzen ari da eta urtero bezala Solaslaguna egitasmoak Mendilagunak izeneko ekintza osagarria antolatu du, oraingo honetan, maiatzaren 11rako. Joan den urtean, Malerrekan egin zuten eta aurten, berriz, Baztanen izanen da. Aurtengo hautatutako ibilaldia Otsondotik Alkurruntzeko kaskora doana izanen da.

Maiatzaren 11n, larunbatean 10.30ean egin dute hitzordua, Otsondoko aparkalekuan. Bertatik pauso lasaian joanen dira Alkurruntzeko kaskoraino eta bertan dagoen bunkerrean sartuko dira, solaslagun batek bertako historiari buruzko azalpenak emanen ditu bertan.Itzuleran bazkari partekatua eginen dute Otsondoko merenderoan, bakoitzak ekarritakoarekin. Joan-etorria egiteko, berriz, kotxeak antolatu eta elkarbanatuko dituzte.

Beti bezala, gogorarazi nahi dute ekintza hauek edonori irekiak daudela, solaslaguna egitasmoan parte hartzen dutenendako baino baita parte hartzen ez dutenendako ere, parte hartzeko baldintza bakarra euskaraz komunika-tzea da. Mendilagunak egitasmoaren ateraldian parte har-tzeko izena emateko, 610 920 673 telefonora deituz edo solaslaguna@topagunea.eus helbidera idatziz eman behar da izena. - F.A.G.