Legorretako EH Bilduk “herriko bizitza sustatu” nahi du
Joan den ostiralean eman zuten ezagutzera koalizioaren zerrenda, “jende prestatu eta ilusioz betetako pertsonekin”
legorreta - Joan den ostiralean jende ugari gerturatu zen Legorretako herri plazara EH Bilduren datozen maiatzeko Udal hauteskundeetarako hautagaitzaren aurkezpenera.
Duela lau urte egin moduan, aurten ere Zelai Amenabarro izango da koalizioaren buru. Egun alkatea da, eta Udal hauteskunde hauetarako osatu duen zerrenda ere eman zuen ezagutzera. Bere hitzetan, berarekin batera daudenak “herrian integratuta, herriko bizitza sustatzen, Legorreta etengabe arnasberritzen ari diren herritarrak” dira. Gainera, hainbat xehetasun ere eman zituen taldekideen inguruan: “Jende prestatua, ilusioa duena eta lanerako gogoz datorrenak” direla uste du.
Hala, honakoak izango dira zerrenda osatzen duten izenak: Zelai Amenabarro Goikoetxea, Iñigo Lasa Ormaetxea, Olaia Eskitxabel Adurriaga, Mari Karmen Gaztañaga Urkola, Garikoitz Maiz Larrarte, Iñaki Agirre Jauregi, Estitxu Gaztañaga Petisco, Joxe Manuel Larrea Lasa,
Ana Usabiaga Arizmendi, Oihan Agirrebeña Iturrioz eta Kizkitza Ormaetxea Arratibel. - M.A.
Más en Navarra
-
El Ayuntamiento de Pamplona constituye una mesa de trabajo para definir una propuesta sobre Erripagaña
-
Fiestas de Barañain: homenaje a los nacidos en el último año y Chupinazo txiki
-
Las sesiones de DLC Gunea vuelven al parking de Antoniutti en San Fermín
-
La mejora de la pista de acceso a la cima y la rehabilitación de las ventas dinamizará la zona del monte Larrún