lekaroz. 1999an Doneztebe eta Lekarozko institutuetako musika irakasleen ekimenez abiatu zuten egitasmoa, gerora, institutu gehiago batu ziren eta aurten, errate baterako, 20. edizioa betetzen duenean, Leitzako, Doneztebeko, Lekarozko eta Donostiako Lau Haizetara institutuek parte hartu dute entzunaldietan. Asteartetik ortziralera bitartean, Leitzan, Donezteben, Lekarozen (argazkian) eta Donostian eskaini dituzte kontzertuak, musika, kantua eta dantza uztartuz. Ikasle eta irakasleen ilusioak urduritasuna gainditu eta kontzertu zoragarriak eskaini dituzte, ederki koordinatuta, izan ere, kontzertu bakoitzean 300 parte hartzaile baino gehiago izan dira, 5 irakaslek koordinatuta. F.A.G. /Argazkia: Ondikol