Beasaingo Udalak eta BKLsaskibaloi taldeak elkarlanean, Eusport elkartearenlaguntzarekin, euskarari bultzadaberri bat eman diote herrian. AitorAldasoro Beasaingo alkatearenustetan, “beharrezkoa da kirolingurunean euskararen presentziahanditzea” eta horregatik, Antzizar Kiroldegian eta Igartza eta Loinatz futbol zelaietan kirolarenbaloreekin nahiz euskararen sustapenarekin lotura duten errotulazio lanak egin dituzte, hizkuntzariikusgarritasuna emateko.

Kirolak bizitza balioak erakustendizkigu: eskuzabaltasuna, ahalegina, adiskidetasuna, disziplina,errespetua, ordena; Kirolak ohitura osasuntsuak irakasten dizkigu;atsedena, elikadura, ariketa, higienea; Kirolak giza abileziak eskuratzen irakasten digu: lidergoa, komunikazioa, enpatia, talde lana; Kirolean ere euskaraz gozatzen dugueta Kiroldean euskaraz jokatu,pentsatu eta ekin leloak ikusikodituzte etengabe bai jokalari etaikusleek.

Elkarte bakoitzean euskarak zeinpresentzia duen diagnostikatu zuteneta emaitzak jaso ondoren, presentzia handitzeko hainbat neurri hartu dituzte urtean zehar, sentsibilizazio nahiz ohitura aldaketen ekintzaksustatuz. Hala, orain emandako pauso berriari jarraipena emango dioteondorengo denboraldian ere.

HEZKUNTZA Etorkizunera begirajarri dira, gainera. Entrenatzaileenkalitatea eta euskara gaitasunaareagotzeko, saskibaloi entrenatzailea izateko formazio homologatua euskaraz jasotzeko hitzarmenasinatu dute BKLk, Kirolenek etaUdalak. Ekainean proba fisikoakigaro ondoren, uztailetik aurreraentrenatzaileek titulazioa lortzekoaukera izango dute, eta, ondorioz,kirol irakaskuntza euskaraz egitekoahalmena. Beasain Kirol Elkarteaere antzeko bidea jorratzen ari daeta saiatuko dira hurrengo denboraldian aukera berdina futbol entrenatzaileei eskaintzen. “Garrantzitsua da gaztetxoentzat erreferentedirenak, kasu honetan entrenatzaileak, euskaraz formazio homologatua jasotzeko aukera izatea eta ikustea kirolean ere baduela lekua euskarak”, gehitu du Aldasorok.

Ekimen hauek Beasaingo Udala,BKL eta Beasain KErekin elkarlanean egiten ari diren “Euskara oinarritik” programan kokatzen dira.