SAN FERMÍN
El rejoneador Guillermo Hermoso de Mendoza sale a hombros
Donostia Turismoak irudi berria
Kontxako badiaren forma islatzen du logo berriak modu sinple eta modernoan
donostia - Irudi berria estreinatu du berriki Donostia Turismoak: Kontxako badiaren forma dauka logo berriak, hiriko ikur unibertsala baita, “ezaguna eta ezagut daitekeena”, arduradunen esanetan. Badiaren itxura jasotzen du forma sinpleen bidez eta hala modernoa, orekatua eta dinamikoa da, hiriko hainbat irudiren gainean jar baitaiteke, koloretan edo txuri-beltzean.
Hiriaren nortasuna eta izaera bildu nahi ditu logo berriak eta jada Donostia Turismoaren argitalpen eta bestelako produktuetan ikus daiteke. - N.G.