Antzokia, gainezka Ikasturtean zehar Ahozkotasuna eta bertsogintza proiektuan parte hartu duten Elgoibarko Ikastolako eta Herri Eskolako haurrek (256 guztira) bertso saio ederrak eskaini dituzte aste honetan zehar Herriko Antzokian. Aretoa jendez gainezka zegoela, Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasleak taldeka igo ziren eszenatokira eta mikrofonoaren aurrean binaka edo hirunaka aritu ziren bertsotan. Jaialdiak gelan ikasitakoa erakusteko aukera paregabea izan dira eta entzuleek harrera ezin hobea egin zioten ikuskizunari. Argazkia: J.L.