donostia - Business, Sport & Fun jardunaldien zazpigarren edizioa hasiko da bihar, Deusto Business Schoolen eskutik, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Hiru eguneko programa bat da, enpresen zuzendaritza eta kudeaketan interesa duten batxilergoko lehenengo mailako ikasleei zuzendutakoa.

Parte-hartzaileek Deusto Business Schoolen erabiltzen den metodologia ezagutu eta bizi ahal izango dute, enpresaren eta kirolaren munduak elkar lotzen dituen konbinazio berri-tzaile honi esker. Jardunaldiak Donostiako campusean izango dira, ingurune ireki eta atseginean, parte- hartzaileen esperientzia trukea ahalbidetzeko.

Asun Ibañez Romero Deusto Business Schooleko Graduetako eta programa honetako koordinatzaileak azaldu duenez, “jardunaldiok enpresen zuzendaritzaren mundura modu dinamikoan eta dibertigarrian hurbiltzeko aukera eskaintzen dute”. Azken helburua da ikasleek gozatzea, sormena eta berrikuntza lan-tzen dituzten bitartean. “Enpresa batean, kirol talde batean bezala, oso garrantzitsua da guztiek helburu berbera izatea eta hura lor-tzeko lan egitea, ilusioz eta konpromisoz”, azpimarratu du.

Orain arteko edizioetan, Business, Sport & Fun programan kirol eta enpresa munduko profesional ezagunek hartu dute parte, guztiak Deusto Business Schooleko ikasle ohiak. Horien artean aipa daitezke Ander Vilariño, auto gidaria; Adur Letamendia, Pukas Surf SLko Komunikazio zuzendaria eta surflari profesionala; Iñigo Dominguez, Sevilla FCko lehenengo taldeko talde teknikoko kidea; eta Real Sociedadeko hainbat profesional, besteak beste, Juan Carlos Ubis.

Zazpigarren edizio hau bihartik ekainaren 7ra bitartean ospatuko da. Unibertsitatean egiten den lana hobeto ezagutzeko aukera paregabea izangoda: “Guztia modu dibertigarri eta freskoan antolatu dugu, parte har-tzeko dinamiken eta joko motibagarrien bidez, azken helburua baita ikasleek ongi pasatzea, ikasten duten bitartean”, dio Asun Ibañezek. - N.G.