elizondo - Aurtengo denboraldia bukatu berri da eta BRT-Menditarrak errugbi taldeak maila galdu duela gauza jakina da. Klubean ez dute berri hain txartzat hartu maila galtzea, trantsizio garai batean daudelako eta jokalari berriei jokatzen ikasteko eta esperientzia hartzeko ongi etorriko zaielakoan. Dena den, maila galtzeaz gain, bertze buruhauste handiago bat dute orain, izan ere, hurrengo denboraldirako argi gelditu da jokalari falta nabarmena dagoela eta talde seniorra desagertzeko zorian dagoela. Iaz 40 urte bete ziren BRT errugbi taldea sortu zenetik, eta azken hogei urtetan talde seniorrak modu jarraituan lan egin du. Gainera, harrobia ere aunitz landu dute eta momentu oparoa bizitzen ari dira.

Talde seniorrean jokalari kopuru minimo bat lortzen ez badute, taldea desagertuko da, beraz, deia luzatu dute errugbian jokatzera animatzera. Norbait prest badago, ortziralean Lekarozen 19.30etik 21.00etara eginen dute entrenamendura ager daiteke edo 682250529 telefonora dei dezake, informazio eske edo izena emateko. - F.A.G.