elizondo - Irailaren 16an hasiko da Espainiako En-tzutegi Nazionalean 47 euskal herritarren aurkako epaiketa, 11/13 auziaren baitan. Euskal Preso Politikarien bitartekariak, abokatuak, eta Herrira, Etxerat zein Jaiki Hadi elkarteko kideak dira auzipetuak, tartean dago Fernando Arburua zugarramurdiarra, Jaiki Hadi elkarteko kidea. 601 urte arteko espetxe zigor eskaera egin du fiskalak beren aurka.

Honen harira, bihar, Arranbela elkartearen eskutik, 47ak herrian! goiburupean solasaldi bat burutuko da Elizondo, Arizkunenea kultur etxean. 19.30ean da hitzordua. - F.A.G.