ARRASATE - Aukeran dantza konpainiak 2016an estreinatu zuen Maurizia ikuskizuna eta "arrakastaz"

eskaini dute herri askotan. Orain ikuskizunari hainbat moldaketa egin dizkiote, eta uda sasoian Edu Muruamendiarazek zuzentzen duen taldeak kaleetara gerturatuko du Maurizia naz izenburuarekin. Lehenengo hitzordua gaur izango da Arrasateko Zaldibar pilotalekuan, Udazabal egitarauaren eskutik (20.00etan). - A.D