ELGOIBAR - Morkaiko mendizale elkarteak Pirinioetako Araneko itzulia egiteko txangoa antolatu du hilaren amaierako. 2000koak Pirinioan egitasmoaren barruan prestatutako irteera hau uztailaren 25etik 28ra bitartean egingo da eta parte hartzeko interesa dutenek Morkaikoren bulegoan (asteazkenetan 19.00etatik 20.30era bitartean) edo morkaiko@morkaiko.eus helbidera idatziz eman dezakete izena. - J.L.