elizondo. Atzo jarri ziren salgai igandean ospatuko den Baztandarren Biltzarra eguneko bazkariko txartelak. Goizeko 11.30erako ilara luzea osatua zen elkartearen egoitza atarian. Goiz eta arratsaldez gehienak saldu ziren, baina oraindik bakan batzuk gelditzen dira, hortaz, interesa duenak, goizeko 10.00etatik aitzinera posta elektroniko bidez eska ditzake, txartelak@baztandarrenbiltzarra.eus helbidean. F.A.G./Argazkia: Ondikol