Baztandarren Biltzarra besta gaur Elizondon
Baztango hamabortz herrietako biztanleen elkartze bestan milaka lagun espero dira
elizondo - Goizean, 10.00etatik aitzinera artisauak izanen dira Axular karrikan. 11.00etan, Francisco Joaquin Iriarte adinekoen egoitza paretik abiatuko da, orgen desfilea. Baztango herri guztiek prestatu dute beren orga, beraz, 15 orga ikusi ahal izanen dira gaurkoan. Iturengo joaldunek iragarriko dute desfilearen etorrera, gibeletik, Ikurrina, Nafarroako eta Baztango banderak, eta hauek eramatearen ardura gaurkoan Bidelagun elkarteak izanen du. 20 urte bete ditu aurten boluntario taldeak eta Baztandarren Biltzarra elkarteak egiten duen lana aitortu nahi izan dio. Orga bakoitzaren gibeletik, Euskal Herriko lurralde guztiak ordezkatuko dituzten dantzari eta musikariek ere parte hartuko dute. Desfilea bukatuta, plazan mutil dantzak eta gero Merkatuko zelaiko bazkaria izanen dira. Bazkal ondoan, Olaia In-tziarterekin kantaldia, dantzak Elizondoko gaitero eta Baztango xulubitariekin eta dantzaldia, Trikidantz eta Oharkabe taldeekin. Gauez Tirri &Tery disko jartzaileekin segituko du bestak. Arratsean gan-torri autobus zerbitzua izanen.
Más en Navarra
-
San Fermín 2025 | DJ Adrien Body, primera en pisar el escenario de Compañía
-
"Es la primera vez que voy a Pamplona; para mí es muy especial por su categoría y lo es también por su nivel intelectual y de historia"
-
San Fermín 2025 | Lea, una gala, y dos navarros, Roberto y Guillermo
-
San Fermín 2025 | Aarón Palacio, oreja de peso en Pamplona