Elizondoko Santio bestak asteazkenean hasteko prest
Bestetako programak banatu dituzte eta uztailaren 24tik 28ra adin eta gustu guztiendako egitaraua antolatu du herriak
elizondo - Asteazkenean abiatuko dira aurtengo Santio bestak Elizondon, eta nabari da jendea bestarako gogoz dagoela. Duela egun pare bat etxez-etxe banatu zituzten uztailaren 24tik 28ra iraganen diren bestetako ekitaldiak agertzen dituzten programak eta herritarrak hasiak dira dagoeneko besta egunetarako planak egiten.
Asteazken eguerdian hasiko da besta, Axular Aleman Irisarrik, marrazki lehiaketako irabazleak, piztuko du altxaferoa. Lehenbiziko eztandaren ondotik musikari, erraldoiak eta buruhandiak lanean hasiko dira eta halaxe ibiliko dira bortz egunez.
Bezperako altxaferoaz gain, arratsaldeko Salbeak eta gaueko kontzertuak hartuko dute protagonismoa, Pleura, Joseba Irazoki eta lagunak, Voltaia eta Pieken eskutik.
Santio egunean, herriko zaindariaren aldeko mezaren ondotik, sokadantza, mutil dantza eta erraldoien dantzak izanen dira plazan, arratsaldean herri kirolak eta bertso musikatuak, eta gauez Txamukos eta Trikidantz musikariak.
Ortzirala haur eta gazteen eguna izanen da, ludoteka, kuadrillen bazkaria, Bankako Menditarren kantaldia eta gaueko kontzertuarekin, Odolaren Mintzoa, Tremenda Jauria eta Tirry&Teryrekin.
Larunbatean, adinekoen egunean, bandaren kontzertua, mus txapelketa, pilota partida, frontenis txapelketaren finala eta ginkana izanen dira bertzeak bertze, eta igandean, azken egunean zikiro jate erraldoia izanen da arda-tza, 700 lagun baino gehiago bilduko direlarik. Denendako ekitaldi aunitz izanen dira bortz egunez.
Más en Navarra
-
La APYMA del colegio público de Tafalla lanza el proyecto ‘Panaco’
-
Baztan impulsa un nuevo proyecto para mejorar la alimentación de la Residencia
-
Gurelur denuncia un vertedero de residuos que afecta a campos de cultivo en Lazagurria
-
El Gobierno de Navarra hará un estudio del abastecimiento de agua de la Ribera