ORIO ? Orio Eragin Eskubaloi Klubaren berri eman zuten maiatzean.Hala, klub berria osatzen duten taldeen ibilbidea datorren ikasturteanhasiko den arren, ekainean hasi zirenmotorrak berotzen, eta eskubaloi udalekuak jarri zituzten martxan.

Abuztuan ere ez du etenik izangoeskubaloiak; izan ere, Karela Torneoaprestatu du Eragin klubak.

Antolatzaileen arabera, “goi-mailako taldeek parte hartzea da helburua”.Hala, iragarri dute emakumeen eskubaloian dauden euskal talde garrantzitsuenek hartuko dutela parte txapelketan; hain zuzen ere, DonostiakoSuper Amara Bera Bera eta Barakaldoko HGB Zuazo Eskubaloia taldeekneurtuko dituzte indarrak Orion.

“Eragin klubaren sorrera ospatzeaz gain, klubari bultzada emateko helburua daukagu”, azaldu zuten. Beraz,bost euro balioko du helduentzakosarrerak, eta bi euro hamabi urtetikbeherakoentzako sarrerak. Eraginekobazkideei dagokienez, hiru euroanerosi ahalko dute txartela. Bazkideizan nahi dutenek, egunean bertanizango dute horretarako aukera.

Abuztuaren 17an, larunbata, 12.00etan izango da norgehiagoka, OriokoKarela kiroldegian. Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dute hainbat opari zozkatuko dituztela atsedenaldian,gerturatzen direnen artean.

LAU URTEKO IBILBIDEA Duela lau urteneska talde batek Orion eskubaloiajokatzea eskatu zuen. Hori horrela, Orioko Herri Ikastola Kooperatibak eta Zarautz Kirol Elkarteakhitzarmen bat sinatu zuten eta herrian bertan jolasten hasi ziren,Ikastolaren izenarekin eta ZKErenbabesean. Hasieran ikastolakoneskak soilik baziren ere, urteakaurrera, Zaragueta Herri Eskolakoneskak ere animatzen joan dira;baita Aiako Lardizabaleko neskakere.

Orain arte eskubaloian jolastunahi izan duten Orioko zein Aiakoneskek ZKErekin jolasteko arazorik izan ez duten arren, aurtengodenboraldian, partaidetza kopuruak gora egin du eta herrian jolasten izan dira infantil mailako bi talde, Alebin Errendimendu mailakotalde bat eta Eskubaloi-Eskola, guztira 70-80 jokalari. Hala, “datorrenurteko aurreikuspenak egiten hasieta erronka berria hartu” du oriotar talde batek: eskubaloi klubberria sortzea.