ZARAUTZ ? Hamar ikastaro gehiagoeskainiko dira Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian datorren ikasturtean.Hala iragarri dute Leire Arana udaleko Kirol zinegotziak eta kiroldegiakudeatzen duen BPXport enpresakoLibana Taboadak, aste honetan.

“Iaz, astero-astero, 1.375 herritarrekegin zuen ariketa fisikoa AritzbataldeKiroldegian; horiek 10.000 ordu dira”eta eskaintza handitzeak, herritargehiagok kirola praktikatzea ekarriko du. Izan ere, orain arte, 104 ikastaro eskaintzen zituzten eta aurtengo ikastaroan, zifra hori %10 igoko da, 114ikastaroetara iritsiz.

“Azken bi urteotan, bi kolektibozehatzetan jarri genuen arreta: 16 urtetik azpiko gazteetan eta 60 urtetikgorako herritarretan”, adierazi zuenAranak. Haurren ikastaroei dagokienez, berrikuntza nabarietako bat da0 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzendutako ikastaroak hiru hilekoak izango direla eta, hala, irailean sei hilabete beteak ez zituzten haurrek bigarrenedota hirugarren txandan apuntatuahal izango dutela.

Era berean, asteazken arratsaldeeta larunbat goizetan, “zerbitzua hobetzeko asmoz” hiru urtetikaurrerako 18 haurrei ikastaro berribat irekiko zaie, “izan ere, adin-tarte horietan itxaron-zerrenda handia egoten da”.

Gazteen eskaintzan ere berrikuntzak izango dira: 12 eta 16 urte bitarteko gazteek Dantza Modernoa, Yogaeta Gazte Fit (ura zein indoor) ikastaroetan parte hartzeko aukera izangodute.

HELDUEN PLAZAK MANTENDU “Helduen igeriketa ikastaroetako mailaguztietan plazak mantenduta, jendearen eskariari erantzungo diogu”, azaldu zuen Aranak. Izan ere, orain arte,mailaz igotzea eskatu baina igotzealortzen ez zutenek ez zuten plazamantentzen. Datorren ikasturtetikaurrera, aldiz, bai; igotzea eskatuzein eskatzen ez dutenei gordekozaie.

Bestalde, fitness aretoko begiraleen ordutegia ere zabalduko dute,iazko erreklamazioei erantzunez.Hala, irailetik aurrera, 17.00etatikkiroldegia itxi arteko ordutegianegongo dira aretoan.

Helduek abuztuaren 31ra eta haurrek irailaren 15era bitartean izangodute izena emateko epea.