elizondo. Gaurtik aitzinera, Elizondon, laxoa plazan kokaturiko Gure Zirkuaz gozatzeko aukera izanen da. Euskal Herri osoan barrena ilusioa eta zoriontasuna zabaltzen ari den lehenbiziko zirku euskaldun ibiltariak 10 emanaldi eskainiko ditu Elizondon, asteburu honi dagokionez, gaur 18.00etan eta 20.30ean; bihar 12.00etan eta 20.30ean; eta etzi 12.00etan eta 18.00etan. Urriaren 4 eta 5ean ere bertze bina saio eskainiko ditu. F.A.G. /Argazkia: Ondikol