aniz - Aunitzetan zerbaiten inguruko balorazioa edo kontaketa egiterakoan kantitatearengan jartzen dugu arreta, kalitatea bigarren mailan utziz, baina beharbada gehiagotan erreparatu beharko genioke kalitateari zerbait neurtzerako orduan. Aniz herria aipatzerakoan, kantitatea eta kalitatea elkarren eskutik doaz aunitzetan. Izan ere, Aniz biztanle kopuruari dagokionean Baztango herri ttikiena da, 70 biztanle ingururekin, baina erran daiteke edozer gauza antolatzeko orduan arras herri aberatsa dela, ia denek harten baitute arduraren bat zerbait egiteko eta ia herri osoak parte har-tzen duela antolatutako horietan, literalki.

Herriko bestetan ere hala gertatzen da. Urriko lehenbiziko asteburuan ospatzen dituzte bestak Anizen, ortziraletik igandera. Hiru egun eta gaueko egitaraua presta-tzen dute, denen artean, beharbada aurrekontu ttikiarekin, baina denen artean, denen ideiekin, denen esfor-tzuarekin eta ilusioarekin. Bete-betea izaten dute bestetako egitaraua, eta ongi pasa-tzeko helburua gauza guztien gainetik jarrita, lana eta besta uztartzen dituzte. Denek egin behar baitute lan pixka bat bestak ongi ateratzeko, odolean daramate, hala ari-tzen dira urte osoan zehar ere, herriko gauzak antolatzeko auzolan desberdinak antola-tzen baitituzte.

Herriko bestak ere auzolanean egiten dituzte, kontent, Ortziralean abiatu zituzten aurtengoak, goizean, altxaferoarekin. Gero ezkil-jotzeak eta musikarien kalejirak nota musikalak jarri zituen, frontenis txapelketarekin segi-tzeko. Arratsaldean jokatu zen finala, Igor eta Asier izan zirelarik txapeldun, finalean Unai eta Iratxek osaturiko bikotea gaindituta. Ilunabarrean, mutil-dantzen ondotik, 90 lagun inguru bildu ziren ohiko Baztan-zopetan, eta arratsean Salaberrirekin dantzaldia izan zuten, goizaldean, xingar jatearekin bukatuz.

Atzo haurren eguna zen eta goiz zein arratsaldean puzgarriak eta haurrendako jokoak izan ziren, ederki pasa zuten adin guztietako haurrek, eurei egokitutako joko dibertigarrien inguruan. Eguerdian, bikoteka paella lehiaketa izan zen, frontoian berean prestatu zituzten euren lehiaketarako paellak, bertzetik, etxean egindako postreekin ere lehiaketa burutu zuten. Xabier Zabaleta eta Ainhoa Calvok irabazi zuten paella lehiaketa eta Maider Azkaratek postreena, gasna tartarekin. Gero, lehiaketara aurkeztutako jaki gazi eta gozoekin otordua egin zuten herritarrek. Bazkal ondoren, ttikienek puzgarri eta jokoekin segitzen zuten bitartean, helduek mus txapelketan lehiatu ziren, eta gero txokolate beroa bizkotxoekin jan zuten, indarberritzeko. Giro goxoan joan zen arratsaldea, eta ilunabar eta arratsean, berriz, Hauspolariek taldearen eskutik iragan zuten, dantza eta kantuan. Gaur bestetako azken eguna izanen dute. Eguerdiko mezaren ondotik, bertako produktuekin osaturiko luntxa eskainiko dute, eta gero, ohiko zikiro-jatea. Arratsaldean, bingoan ariko dira eta gero, karaokean kantari ariko dira taldeka; azken dantzaldia izanen dute gero, Salaberriren eskutik..

Honela bukatuko dituzte gaur aniztarrek beren herriko besta xume bezain eder eta parte hartzaileak. Eta bihar, berriz ere denek batera, auzolana eginen dute, dena bildu eta txukuntzeko.