irurita- Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, bihar Iruritan Anton Abadiaren bizi-bidaia kontatzen duen Anton Abadia, Dublinetik Hendaiara an-tzezlana ikusteko aukera izanen da. Gizarte Bilgunean izanen da hitzordua, 19.00etan, eta ohiko gisan, ez da sarrerarik ordaindu beharko.

Azken urteetako bideari jarraiki, Baztango Udalak, ikasturte honetan ere, hilabetero euskarazko antzezlan bat eskainiko du Iruritan, jendearen gozagarri. Aurtengo lehenbizikoa, Anton Abadia, Dublinetik Hendaiara izanen da.

Patxo Telleriak idatzitako testua du oinarritzat lanak, zeina Txomin Heguyk plazaratuko duen bakarrizketa erara.

Musikari dagokionez, Xabi Zeberio eta Mixel Ducau bikoteak sortutako soinu bandak hornituko du antzezpena. Itzal luzeko bi musikagilerekin batera Alaia Phillips Ducauren ahotsak aberastuko du obra. Kantuek irudikatuko dituzte Anton Abbadiaren bizi-tza pasarteak. Musikaren eskutik bidaia ederra eginen du publikoak, ikuskarian zehar Irlanda, Frantzia, Zuberoa, Etiopia? herrialde desberdinetako doinuak en-tzunez. - F.A.G.