Lasarte-oria. Ttakun elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak hitzarmen bat sinatu dute herria euskalduntzeko. Ttakunek 178.000 euro jasoko ditu zazpi egitasmo burutzeko. Herriko elkarteekin sinatzen diren hitzarmenetatik hau da handiena. Diru laguntza horrekin Ttakunek Txintxarri aldizkaria; Gazte-klub eta, Amaraun kluba; Kuadrillategi Solaskide, Gurasolandia eta Gurasolagun programak; Euskal Jaia eta Euskaraldia antolatu behar ditu. A.M.