Síguenos en redes sociales:

Haurrendako IV. Topaketa prestatzen ari da Giltzarri

Apirilaren 4an izanen da kontzertua Harriondoan eta aitzinetik entsaioak

LESAKA - Giltzarri Abesbatzak Haur Kantarien IV. Topaketa antolatu du heldu den urteko hasierarako. Urtero antolatzen di-tuen ekitaldi guzien arte-an garrantzi berezikoa da abesbatzarentzat, musika oinarri-oinarritik susta-tzeko duen balioagatik. Imanol Elizasu izanen da oraingoan ere kurtsoaren gidari. Ospe handiko musikaria da Elizasu: zuzendari, piano-jotzaile eta abeslari bikaina eta Euskal Herrian eta atzerrian, zenbait sari garran-tzitsu lortu dituena.

Topaketa 6tik 12 urtera bitarteko haur bortziritarrentzat dago irekia, hau da, Lehen Hezkuntzako lehen mailatik hasi eta seigarren mailara bitarteko ikasketetan ari direnen-tzat. Harriondoa Kultur Etxean izanen dira topaketaren ekitaldi guziak: otsailaren 15ean eta martxoaren 28an izanen dira entsaioak, 10.00etatik 13.00etara, eta apirilaren 4an izanen da kontzertua, oraindik zehaztu gabe dagoen tenorean. - A.A.A.