‘Manifestu bat’ antzezlana Iruritan
Beheko Larraine konpainiaren eskutik, gaur 19.00etan Gizarte Bilgunean
irurita - Baztango Kultura Batzordeak antolatuta helduei bideratutako Manifestu bat antzezlana eskainiko dute gaur, 19.00etatik aitzinera, Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean. Ohiko gisan, ez da sarrerarik ordaindu beharko.
Beheko Larraine konpainiaren eskutik heldu da Manifestu bat antzezlana. Miren Tirapu Goikoetxearen zuzendaritzapean eta Gaizka Sarasola Iarzabalek sortutako testuan oinarritutako lan honek pertsonaia bat, istorio bat eta hiru ahots biltzen ditu. Miren Tirapu Goikoetxeak beteko du aktore lana. Hitza eta ekintza batera sortuz, umorea eta kritika bilduko ditu an-tzerkiak. Bi elementurekin osatutako eszenografiaren bidez, aktoreak arreta bereganatuko du. Bizitzaren gorabeherak, herio-tza? Umorea eta kritika dira lan honen euskarri nagusiak, eta publikoak, gonbidatuen papera hartuta, harreman estua eta intimoa sortuko da. - F.A.G.
Más en Navarra
-
Cuarenta años de Navarra en la UE
-
Los días 24 y 31 de diciembre y el 5 de enero la zona azul terminará a las 18 horas, dos horas antes que en su funcionamiento habitual
-
Navarra refuerza la vigilancia sobre las VTC de Bolt tras detectar servicios irregulares
-
María Ausejo Alba, ganadora del concurso de postales navideñas de Tudela