Lesaka. Martxoaren 8an eginen dute Beti Gazte elkarteak antolatutako Lesakako II. Mendi Lasterketa. 14 kilometroko ibilbidea ezagutzeko Beti Gazte Lasterka Taldeak irteera antolatu zuen igande goizean eta 40 bat kirolari bildu ziren. Antolatzaileek aipatu dutenez, lasterketarako izen-ematea internet bidez bakarrik egin daiteke aurten, martxoaren 3ra bitarte www.herrikrosa.eus webgunearen bidez. Argazkia: utzitakoa