'Antolatu eta borroka feministara lotzeko' deialdia
elizondo - Igandean, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu eta aldarrikatuko da mundo osoan, baita Baztanen ere. Baztango Talde Feministak, Martxoaren 8ko batzordeak eta Baztango Udaleko Berdintasun Batzordeak, hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Hasteko, bihar, Baztango Gaztetxean bertso afaria burutuko dute, Saioa Alkaiza eta Alazne Untxalorekin.
Igandean izanen dira ekitaldi gehienak. Goiz-eguerdian, saretze feminista deituriko ekitaldia burutuko dute, "bizitza erdigunean paratzeko borrokan dauden emakumeak saretzeko", Lekarozen hasita Elizondoraino. Ibilbidean zehar, puntu jakin ba-tzuetan emakume talde desberdinak batuko zaizkio martxari, emakumeen borroka zutabe anitzak ikusaraziz. 11.00etan Lekaroztik bizikletan abiatuko da martxa, lurraren defensa islatzen duen zutabearekin; Elizondon, Baztan Berrin, nekazarien zutabea batuko zaio multzoari; ondoren euskarari atxikitakoa; Benito Mennin zaintza eta lan feminizatua islatzen duena, baita Haur Eskolan ere; Baztango Gaztetxean, berriz, gazteek bat eginen dute eta, Bidelagun taldearen egoitzan, migranteek.
Zutabe guztiak elkartuta, 12.00etan, manifestazioa eginen dute. Gero Donezteben, 14.00etan partekatutako bazkaria izanen da, eta eguna borobiltzeko, 19.00etan Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean 35 Huts helduendako antzezlana ikusteko aukera izanen da, sarrera dohainik dela.
Más en Navarra
-
Jose Miguel Lana presenta en un artículo de ‘Terra Stellae’ al estellés que firmó el tratado de Fontainebleau
-
46 años como castañero en San Nicolás en 21 fotos
-
Cuarenta años de Navarra en la UE
-
Los días 24 y 31 de diciembre y el 5 de enero la zona azul terminará a las 18 horas, dos horas antes que en su funcionamiento habitual