Patxi Ruiz, Murtzian preso dagoenak maiatzaren 11n gose eta egarri greba hasi zuen espetxean koronabirusaren krisiaz egiten ari diren kudeaketaren aurka protestatzeko. Bere egoerak okerrera egin ondotik ospitaleratu eta seruma eman ondotik berriz kartzelara itzuli dute. Egarri greba utzi eta gose grebarekin jarraitzen du. Presoarekiko elkartasunez, Bortziri, Malerreka eta Baztango 7 lagun baraualdia burutzen ari dira ortzegunetik gaur arte, Elizondoko plazako eraikinean.